IKUS-ENTZUN

“Ronal The Barbarian” Animabasauri jaialdiaren irabazlea

Ronal the barbarian pelikula danimarkarra izan da Animabasauri-Animabasque zortzigarren edizioaren garailea, Salvador Fabregat, Marion Berger, José Luis Cienfuegos, Arkaitz Alastuey eta Beñat Beitia osatutako epaimahaiaren arabera. Zinemaldiaren amaiera ekitaldia atzo ospatu zen Basauriko Sozial Antzokian, arratsaldeko 19:30ean.

Thorbjoern Christoffersen, Philip Einstein Lipski eta Kresten Vestbjerg Andersen-ek zuzenduta, Ronal the barbarian bere herria salbatu behar duen mutiko argal eta ahularen istorioa kontatzen du.

Lan honek, 8.000 euroko saria eskuratu du.

Bestalde, epaimahaiak sari berezia eman dio Esben Toft Jacobson zuzendariaren El gran oso filmari.

Film labur onenaren saria Aalterate lanarentzat izan da(Christobal de Oliveira); epaimahaiaren sari berezia Tomer Eshed-ek zuzenduriko Flamingo Pride lanak eskuratu du eta Karratu Sailean A Life Well-Seasoned lanak eskuratu dagokion saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button