ESZENA

Axut! antzerki konpainiaren “Amua” lana, Ziburun

Gaur, maiatzaren 21ean, eta Ziburuko Herriko gelan, Axut! antzerki konpainiak Amua pieza egingo du, 19:00etan hasita. Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sustatu eta bultzatu nahi duen Ibilki programaren barruan antolatutako ikusgarria da hori.

Kultura eta gizarte loturak sekula baino beharrezkoagoak diren garai hauetan, Euskal Kultur Erakundeak programa honetan parte hartzen duten konpainiei eta herriko etxeei bere laguntza eskaini nahi die. Hori dela eta, urtearen lehen zatian, Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule, Baigorri eta Donibane Lohizuneko herriek ikusgarri bat edo gehiago eskainiko dituzte.

Ibilki programaren bidez, maiatzaren 30era bitartean, makina bat emanaldi eta ikusgarri izango duzue eskura antzerkiaz gozatzeko.

Horietariko bat gaur berton izango da Ziburun. Amua lanak honakoa kontatu nahi digu: “Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maitatu dute, elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Programazio guztia hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button