BERTSOTAN

Beeee… eguna Zarautzen

Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa, BEEEE…EGUNA,  azaroaren 24an izango da, Zarautzen. Tokian tokiko helduen bertso-eskolen artean harremanak sustatzea eta bertsoz, festaz, lagun taldeaz gozatzea dira topaketaren zio nagusiak.

Eguna behar bezala ospatzeko, mila kontu prestatu dituzte programaren barruan. Eguna, 12:00etan hasiko da bertso-poteo batekin. 14:30ean, bazkaria egongo da Frontoi zineman eta ondoren bertso jarriak. 22:00etan bertako Gaztetxean emanaldi bereziak egongo dira eta azkenik, FAN & GO erromeria taldearekin jaia.

Jon Elizetxe, Nerea Ibarzabal, Jon Maia, Andoni Egaña, Xabi Igoa, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi, Etxeberria anaia, Mantxi, Artzaya, Maddalen Arzallus, Maialen Velarde, Markinako Bertso eskola, Baionako bertso eskola, Tolosaldeko bertso eskola, Gabiriko taldea, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Iruñeko euskaldun-berrien bertso eskola, Gasteizko bertso eskola, Malen Amenabar, Jone Larrinaga, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabal bertsozaleak hurbilduko dira egun horretan Zarautzera.

Informazioa behar baduzue, idatzi hona: bertsoeskolak@gmail.com  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button