ARTEA

“Artists Killed Media Stars” izeneko mintegia egingo dute Bilbon

Electroclass Maria Ruido artistaren proiektu bat da, consonnirekin elkarlanean egina, 7 minutuko 7 atalek osatutako ekoizpen bideografiko batean gauzatzen dena, ETBren artxiboaren desmuntatze nozioan oinarritua, beste zenbait ikus-entzunezko materialekin talka eginez.

Desmuntatze lan hau testuinguratzeko, ikerketa paralelo bat egin dute 20tik gora elkarrizketaren bidez, baita zinema eta bideo proiekzio bat eta mintegi bat ere: Artists Killed Media Stars.

Mintegia 2012ko urtarrilaren 12an, 13an eta 14an egingo da Bilboko Alondegian eta Bizbak UPV/EHUn. Hizlariak honakoak izango dira: Martha Rosler, Patrick Watkins, Jeanne Van Heeswijk, Ingrid Guardiola, Fito Rodriguez, Angel Quintana, Felix Perez-Hita, María Ruido bera eta Consonni ekoiztetxeko kide den Maria Mur Dean

Programari dagokionez, zabala eta askotarikoa da. Esate baterako, urtarrilaren 13an Martha Rosler-ek Born to Be Sold: Martha Rosler Reads the Strange Case of Baby SM (1988) filma aurkeztu eta proiektatuko du, eta 14an berriz, Patrick Watkinsek gauza bera egingo du La Comunne (2000) filmarekin.

Programari buruzko xehetasun guztiak eta mintegian izena emateko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button