ESZENA

“Artistak Egoitzan” programaren hamaikagarren edizioa abian

Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bitartez, Artistak Egoitzan programaren 2019ko deialdia egin du. Ekimen horrek arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatu nahi du, eta era berean, artistei eta artista taldeei lagundu nahi die, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak aurrera eramateko baliabideak eskainiz.

Deialdira aurkeztu nahi duten euskal konpainiek edo artistek martxoaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. 18 urtetik gorako Euskal Herriko artistek, bakarka edo taldean aurkez ditzakete deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan BilbaoEszenarekin parte hartu nahi badute. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da www.bilbao.eus  edo www.badbilbao.eus  web orrietako deialdiaren inprimaki ofiziala betetzea.

Lan guztiak jaso ostean, BilbaoEszenak hiru proiektu aukeratuko ditu. Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da, eta besteak Euskal Herriko konpainien eta artisten proiektuentzat edozein hizkuntzatan.

Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez ere uztailean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua 4.000 eurokoa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button