MUSIKA

Cromática Pistona swing bandak Leioan joko du

Madrilgo Cromática Pistona taldeak 2013ko Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen. Bada, ostiralean, hilak 15, Kultur Leioako Auditoriumean izango dira, Costa brava haien bigarren lana aurkezten.

Banda espainiarrak makina bat estilo zahar uztartzen ditu: “Swing, boogie-boogie, jazz, world music, dixieland, manouche, balkan eta rock and rolla ere bai”.

Hala, Costa brava grabazioak erritmo horietan iltzatutako bederatzi doinu biltzen ditu, gazteleniaz, ingelesez, frantsesez eta italieraz abestuak. “Kantari indartsu eta karismatikoa, eszenatokian dotore agertzen den talde batek lagundua. Dibertimendu eta dantza ziurrak dira”.

Taldea ondoko musikariek osatzen dute: Hurricane Pistone (ahotsa), Dani Swing Pistone (gitarra), Félix Pistone (bateria), Igor Pistone (baxua), Javi Pistone (saxoa) eta Rosa Pistone (tronpeta).

Informazio gehiago: cromaticapistona.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button