ESZENA

Artedrama Topaketak Aulestin

Artedrama Topaketen VII. edizioa egingo dute aurten Aulestin. Ekimena apirilaren 9tik 14ra bitarte egingo dute eta askotariko lanak ikusi ahalko dira, hala nola, ipuin kontaketak, antzerkia eta txotxongiloak.

Egitarauaren lehendabiziko egunean, apirilak 9, astelehena, Joxe Mari Carrerek Maitasunaren arbola izenburuko ipuin kontaketa egingo du. Asteartean berriz, antzerki ikuskizun bat izango da: Aldatzen laguntzen konpainiak Ispilua antzezlana taularatuko du, 21:00etan. Asteazkenari dagokionez, Traboules txotxongilo taldeak Tzimi izeneko obra antzeztuko du.

Ostegunean, apirilak 12, Atx teatroa konpainiak Gabriel Gabrielle izeneko obra erakutsiko du. Ostiralean, halaber, beste antzerki obra bat ikusi ahalko da: Khea Ziater taldearen Gloriaren kantua. Azkenik, larunbatean, martxoak 14, programako azken antzerki obra taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek: Xantimorik gabe.

Ikuskizun guztiak Aulestiko Udal aretoan izango dira, 21:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button