IKUS-ENTZUN

“Sopela Kosta Fest” jaialdiko surf film laburren lehiaketa

Sopela Kosta Fest jaialdiak surf film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du. Lanak aurkezteko epea irailaren 3ra arte izango da zabalik. Jaialdi erraldoia irailaren 21etik eta 24ra bitartean egingo da.

Lan guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera. Parte-hartzea erabat doakoa da baina izena eman behar da. Sarituak izaten diren pelikula guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 21ean.
Guztira 1.000 euro banatuko dira saritan eta hala, lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro emakumeek eginiko film laburretarako Taula Lila alorreko irabazleak. Azken atal honetan emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio.
Lehiaketaren baldintza eta oinarri guztiak Sopela Kosta Fest jaialdiaren web gunean bertan ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button