ESZENA

Arriaga Antzokian, “Eskola Antzerkiaren” urteroko gala egingo da igandean

Antzerkia gazteen artean sustatzeko asmoz Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen du antzerki lehiaketa. Guztira 13 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan (400 ikasle baino gehiago), eta 23 antzezlan aurkeztu dira; horien artean saritutako zazpi onenak eskainiko dira igandean, ekainaren 10ean. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da Arriaga Antzokian.

Aurtengo edizioan saria jaso duten eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: Mi (Mirenetik Mikelera) eta Errefuxiatuak, Epalzaren Alarguna Eskola; Esto no es. El señor que confundió a su mujer con un sombrero Txurdinaga Behekoa Institutua; Elurrezko panpina, Karmelo Ikastola; Maribel y la extraña familia, Nuestra Señora del Pilar Ikastetxea; Arkakusoen herrialdea Pio Baroja Institutua; eta Eskola Maitea, Arangoiti Ikastetxea.

Lehiaketa 1995ean jarri zen martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button