LITERATURA

Futbolaren presentzia literatur generoetan

Futbol kirolaren mundutik abiaturik hainbat literatura-genero aztertzen dira Libros en el terreno de juego izeneko obran, eta narratiba horrek hizkuntzen irakaskuntzan duen garrantzia aztertzen du. Jon Kortazar Uriarte eta Mari Mar Boillos Pereira adituek gai horretan sakondu dute behin baino gehiagotan, izan ere, 2020an LAIDA Ikerketa Taldeko partaideek Euskal Literatura eta Futbola liburua aurkeztu zuten. Eta hiru urte beranduago, Egungo Euskal Literatura eta Futbola II izeneko lana argitaratu dute. Oraingo lanak bat egiten du aipatutako bi horiekin.

Oraingoan galdera batzuk sortu dira oinarrian: Zergatik ikertu behar da literatura eta futbola bezalako gai bat? Ba al dago futbolari buruzko euskal literaturarik? Bada, EHUko argitalpen-zerbitzuak argitaratutako Libros en el campo de juego liburuan erantzunak bilatzen aritu dira.

Lanak dituen 13 kapituluen bidez “euskal literaturaren eta futbolaren alderdiak jorratzen dituzten ikuspuntuak biltzen dituen lana da. Besteak beste, futbolak hainbat generotan euskaraz eta gaztelaniaz ekoitzitako euskal narratiban duen presentzia jorratzen dute. Emaitza eleberrian barrena egindako ibilbidea da, zazpigarren artetik obretara egindako hurbilketa, ipuingintzan, haur eta gazte literaturan, saiakeran, antzerkian eta komikietan egindako sartu-irtena, edota freestylearen (bat-batean rapeatzeko trebatasuna) unibertsoari begirada bat ere ematen diona.”

Lan horretara hurbiltzen denak honako idazlan hauek topatuko ditu: Aquella edad inolvidable. Fútbol, nación, identidad en Ramiro Pinilla, Jon Kortazarrek idatzitakoa; El otro árbol de Guernica (1967). Cómo se construye una nueva identidad. El franquismo, España y el uso ideológico de la infancia exiliada en la década de 1960, Miren Gabantxo-Uriagereka irakaslearena; futbolaren eta antzerkiaren arteko hurbilketa El fútbol a escena saioan, Karlos del Olmoren eskutik, edo Los vestuarios del festival Letras y Fútbol, Mari Mar Boillosena,

Egileek ikasgeletan literatura erabiltzeari eta hizkuntzak irakasteko duen balioari ere erreparatu diote. Gainera, literatura eta futbola uztartzeko, jokalarien irakurtzeko ohiturak ikertu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button