ARTEA

Argazkia eta bideo-dantza uztartuz, Kultur Leioan

Ostiralean, apirilak 12, Beatriz Churrucak eta Iker Gomezek gorputza_espazioa_mugimendua izenburua duen erakusketa inauguratuko dute Kultur Leioako erakusketa gelan, 19:30ean. Churrucaren argazkiekin eta Gomezen bideo-dantzekin osaturiko lana da. “Kultur Leioako erakusketa-gelatik kanpo doana, irudiaz, espazioaz, gorputzaz eta mugimenduaren bidez, beste eremu batzuetan sartzeko”.

Churracak Agertu artean argazki seriea paratu du erakusketan. Bere ideietatik abiatuta, Mari Tabernerok eginiko argazkiak dira, eta Donostiako Arteleku zentroan 2011ko azaroaren 6an izandako uholdeak gertatu eta geroko transformazioa jasotzen dute.

Iker Gomez koreografo eta bideo-egileak, berriz, atzerriko artista eta dantza konpainietako dantzariekin eginiko bideo-dantzako dozena bat lan jarri ditu ikusgai. “Koreografia-konposaketan, zinema-aplikazioak erabiltzen ditu eta argazki-makinak mugimenduari ematen dion perspektiba bikoitza ere baliatzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button