ESZENA

Borobil Teatroak “Roman eta Julieta” antzezlana daroa Bastero Kultugunera

Borobil Teatroak Roman eta Julieta antzezlana eramango du oholtza gainera. Hitzordua, ostiralean, ekainaren 7an, 21:30ean, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Roman dependentzia fisikoa duen gizasemea da eta hiru seme-alabek txandaka zaintzen dute 24 orduz. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude bere zaintzaz eta zaharren egoitza batean lekua lortzeko zain dauden bitartean, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako.

Borobil Teatro 2012an jaio zen Anartz Zuazua euskal aktorearen eskutik, eta bere ibilbide artistikoan hainbat antzezlan ezagun sortu ditu, esaterako Kutsidazu bidea Ixabel, edota Xabinator, Xomorroak, Ali Baba eta Jokoz kanpo lanak.

Inforormazio gehiago, kulturgunearen web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button