EZLEKUBAT

Parke berriak

Askoz erosoagoak eta beroagoak dira parke hauek. Hor egoteagatik ordaindu behar dute, baina, poztasunez egiten dute. Parke horiek lonjak edo lokalak dira.

Duela urte batzuk normala zen parkeetan, edo billarrak zituzten tabernetan, gazte koadrilak ikustea, baina azken urteetan beste moda bat sortu da euskal gazteriaren artean. Moda hori lonjak alokatzea da. Lagunekin biltzeko, arratsaldeak edota gauak pasatzeko beste aukera bat da eta, gainera, haiek esaten duten moduan, neguan ez dute hotzik pasatzen leku itxi batean baitaude. Portugaleteko Udalak lege bat atera zuen 2004ean lokal hauek erregulatzeko auzokideen kexak zirela eta, eta duela gutxi Barakaldoko udalak gauza bera egin du.

Duela hamar urte edo gutxiago gazteak parkeetan edo tabernetan biltzen ziren euren aisian. Esan dezakegu Euskal Herri osoan daudela gazteen lokal hauek, baina Nerbioi itsasadarreko Ezkerraldean ugaritu dira. Negua edo hotza egiten duen garai horietan oso erabilgarriak direla diote gazteek ludoteka baten antzeako dela argudiatuz. “Hemen telebista ikusteko, bideojolasetan jolasteko edota filmak ikusteko aukera dugu. Ez zaigu ezer falta, etxe batean egongo bagina bezala gaude. Gainera, behar izatekotan komuna ere badaukagu“ dio Ander Gurutzetako lokal bateko kideak.

Lege berria

Barakaldoko Udalak lege berri bat jarri du martxan. Lege horren arabera lokal guzti horiek erregistro batean jasota egon behar dira. Nerea Cantero zinegotziaren esanetan, “hasiera batean ez genuen horrelakorik egin nahi, zeren eta lonjak jabetza pribatuak dira, baina arazoak iritsi ziren eta Udal Batzordeak erabaki hau hartu zuen auzokideen kexak zirela medio”. Inor ez dago ados lege berri honekin,gazteen artean behintzat. Lege berri honen arabera, astean zehar lonjak 22:00etan itxita egon behar dira eta asteburuetan 00:00etan.

Aitor Beurko auzoan dagoen beste lokal bateko kidea da eta lege honen aurka dago guztiz: “lokal honetan ez dugu kexarik izan inoiz, eta beste leku batzuetan zarata egin dutelako lege berri hau atera dute. Gainera, udaletxera joan behar zara lokala erregistratzera eta hori lege horrekin ados zaudela esatearen antzeko zerbait izango litzateke. Horregatik, lokal hau erregistratu gabe dago, horrela zerbait gertatzen bada ezin izango digute lokala itxi lege hori ezagutzen ez dugula argudiatu dezakegulako beste lokal batzuetan egin duten bezalaxe”.

Lonjen inguruan dauden bizilagun asko lokalen aurka daude edo behintzat beraien inguruan egotearen aurka. “Astean zehar normalean nahiko lasai egoten dira ez dute apenas zaratarik egiten, baina asteburua ailegatzen denean ez dakit edatearen kontua izango den edo zergatik baina zarata asko egiten dute. Ados gaude lege berri honekin”, adierazi du Jose Luis Fernandezek La Paz kalean dagoen eraikin bateko komunitatearen presidenteak.

Pikeak beste lokalekin

Alokairuaren aldetik badaude lokal merkeagoak edo lokal garestiagoak. Ohiko alokairuak 300 eta 400 euro bitartean izaten dira. Baina horrek ez du esan nahi garestiagorik ez daudenik. “Mormalean ez dugu izaten arazorik alokairua ordaintzeko, nahiz eta lokaleko kide asko ikasleak izan. Badaude noski lan egiten duten pertsonak eta langabezian daudenak ere, baina badakigu lokaleko alokairua ordaindu behar dugula eta lokala ordaintzeko sakrifizioak egiten ditugu”. Lonja askotan adin desberdineko jendea egoten da, batzuetan gazteen artean eta helduen artean hamar urte inguru egon daitezke eta esan dezakegu lokal berean koadrila desberdinak daudela, “lokaletik tabernetara joaten garenean talde desberdinak osatzen dira, ez gara pertsona guztiak leku berdinetara joaten, giro desberdinak gustatzen zaizkigu eta beste lekuetara goaz batzuk. Batzuetan farra bukatzean berriro lokalean elkartzen gara, eta hor egoten gara gauzak kontatzen edota ligatu duenak badauka bere gauzak egiteko leku apropos bat. Badakigu ez dela lekurik aproposena, baina beste zer edo zer hoberik ez dagoenean…”, esan digu Josebak.

Neskak lokaletan

Nahiz eta lokal asko mistoak izan, badaude neskenak soilik diren lonjak, eta noski, mutilenak bakarrik direnak ere. “ Gu hasiera batean neska batzuekin geunden lokalean, baina alde egin zuten gehienek. Orain bi neska gelditzen dira lokalean eta bat dagoeneko ez da askotan etortzen Iparralden lan egiten ari delako. Beste neskek mutil-laguna aurkitu zutenean alde egin zuten “ dio Jon Anderrek. Nesken lokal batean sartzean badakizu lokal hori neskena dela daukaten dekorazioagarik. Mutilen lonjak normalean ez dira hain alaiak izaten, eta ez dute hainbeste kolorerik nesken lokalekin alderatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button