IKUS-ENTZUN

Etzi amaitzen da Euskal Zine Bideo Bilerara aurkezteko epea

Etzi, irailak 9, amaituko da Lekeitioko XXXIV. Euskal Zine Bideo Bilerara lanak bidaltzeko epea. Filmak DVD (bideo) formatuan aurkeztuko dira, eta euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza. Azpitituluetan ere euskara erabiliko da.

Gehienez 30 minutu iraungo dute. Bideo-lana izena emateko orriarekin batera aurkeztuko da. Derrigorrezkoa da lanaren argazki edo fotograma bi bidaltzea. Filma bere estutze barruan sartuta aurkeztuko da eta estutzean egilearen izen-deiturak eta lanaren ezaugarriak (izenburua, ekoizpen data, iraupena, e.a.) idatziko dira.

Lanak aurkezteko azken eguna 2011ko irailaren 9a izango da, eta helbide honetara bidaliko dira (Eusebio Erkiaga Kultur Etxea. R. M. Azkue 5. 48280 Lekeitio) edo eskura eman.

Izen ematea Internet bidez ere egin daiteke, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button