BESTELAKOAK

"Apartheida herri palestinarraren aurka" hitzaldia

Martxoaren 17an, Israelgo Apartheidaren Aurkako Astean (martxoaren 7tik 20ra garatzen dena) Red Mewando (Bakea eta Duintasuna, Biladi, CONGD Euskadi, Mundubat eta Paz y Solidaridad), Komite Internazionalistak, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, STEE/EILAS, ESK, Askapena, GITE/IPES, Sare Antifaxista eta Euskal Herria-Palestina Sarea gizarte-eragileek Apartheida herri palestinarraren kontra hitzaldia antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.

David Bondia, Bartzelonako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanen irakaslea, eta Anis Hawari, 48ko errefuxiatu palestinarra eta Biladi Palestinar Elkarteko kidea, izango dira hizlariak.
Ekimen horrek Hegoafrikako apartheidaren aurka egin zen kanpaina du iturburu, halako moldez non ekimen hau baita Palestinan okupazio koloniala bukarazteko eta Israeli nazioarteko zuzenbidearen aitzinean hark duen erantzukizuna egozteko modurik eraginkorrena, beti ere bake zuzena bilatze aldera.

BDZ kanpaina ekimen bakezalea da, 2005. urtetik aurrera Palestinako biztanleen ordezkari gisa jarduten duten gizarte zibileko erakundeek, alderdi politikoek eta sindikatuek abiarazi eta sustatzen dutena; hain zuzen ere, kanpaina horrek Palestinako herriarekiko elkartasun mugimendua osatzen duten erakundeen mundu-sarearen sostengua jaso du.
Jarduera martxoaren 17an, arratsaldeko 18:30ean izango da.

Honetaz gain, bihar, Igorren, Gueto 2009 izeneko dokumentala pantailaratuko dute herri horretako Kultur Etxean.

Bakea eta Duintasunak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button