IKUS-ENTZUN

“Ballerina” film arrakastatsua euskaraz

Gero eta titulu gehiago dauzkagu euskaraz tarte eder batez gozatzeko. Gaur berton, eta Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Ballerina filma estreinatuko da euskaraz, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako zazpi zinema aretotan.

Hortaz gaur beste planik ez eta animaziozko film eder bat ikusi nahi baduzue, hona hemen non pantailaratzen den lana: Iruñean (Golem La Morea) Bilbon (Multis eta Golem Alhondiga), Portugaleten (Dock), Gasteizen (Florida), Errenterian (Niessen) eta Donostian (Antiguo Berri). Halaber, asteburuan, Barakaldon (Yelmo Megapark), Eibarren (Coliseo) eta Durangon (Zugaza) pelikulaz gozatzeko aukera ere izango da.

Zineuskadiren arabera, “Eric Summeren eta Eric Warinen filma azken urteotan Europan egin den animaziozko koprodukzio handienetakoa da eta orain arte estreinatu den herrialdeetan izugarrizko arrakasta izan du. Kontakizunak amets bakarra duen neskatila baten istorioa du jomuga, Felicia, neskatila umerzurtz bat, ausarta eta dantzari bilakatu nahi duena. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button