LITERATURA

“Ez Dok Hiru” antzezlanaren gidoia libururaturik

Atzo, Ez Dok Hiru bikoteak Arriaga Antzokian egingo duen Euskal musikaren benetako istorioa obraren gaineko xehetasunak eman genituen. Jokin Oregi zuzendari, Patxo Telleria egile eta antzezle eta Mikel Martinez antzezlearekin Antxiñe Mendizabal Elkar argitaletxeko ordezkaria izan zen, atzo ere Ez Dok Hiru antzezlanaren gidoia jasotzen duen liburua aurkeztu baitzen.

Antzerkia gutxitan argitaratzen bada ere, lan honek merezi zuen horrelako liburu bat. Portada ikusgarrian, Patxo Telleria eta Mikel Martinez ileorde deigarriz mozorroturik agertzen dira, jakintsu erabatekoak balira lez. Eta hala izango da, zeren eta musikaz jakin beharreko guztia eurek ikertu eta zabalduko baitute antzezlan dibertigarri berri batean.

Hala diote doktore hauek: “Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta, denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatzen ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere. Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala. Ez Dok Hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskontzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button