ESZENA

“KALDeARTE”, kale artea Gasteizen

Ekainaren 7tik 9ra bitarte KALDeARTE Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia egingo da Gasteizen. “Kaldeartek formatu ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz adin orotako ikusleei zuzenduak, eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino”. Orotara, 30 konpainia eta 44 emanaldi izango dira.

Jaialdia Atera doa ikuskizunarekin hasiko da hilaren 7an: Kukai & Logela Multimediak Gasteizko Udaletxearen fatxadan propio egiteko prestatu duten  lana. Bertan,  euskal dantza garaikidea eta mapping teknika proiekzioak uztartuko dira. Emanaldia 23:00etan hasiko da, gero, 00:00etan, Hortzmugak Ez zuten nik ikusitakoa kontatu aurkeztuko du.

Beste estreinaldi bat ere izango da Gasteizko jaialdian: Naiara Rojo gasteiztarraren Intimidad lana. Lau emakumek antzeztutako obra da, non hitza, ahotsa, musika eta dantza batzen diren.

Euskal konpainien beste ikuskizun batzuk ondokoak dira; Ukitu taldeak Amets soinua aurkeztuko du; eta Organik-ek Carneros; eta Bat-Batean taldeak Tenderete.

Estatuko eta atzerriko ordezkaritza ere zabala izango da: Erresuma Batuko Motionhouse konpainiak Captive antzeztuko du; Frantziako Les Baigneurs-ek Siège, eta Kataluniako La Industrial Teatrera-k De paso.

Egitarau osoaren xehetasun guztiak: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button