MUSIKA

Anger taldeak Arrasaten amaituko du “Sute perfektua” bira

Arrasateko Anger taldeak bere herriko gaztetxean bukatuko du Sute perfektua bira, larunbatean, 22:30etik aurrera. Arrasatearrekin batera, Fly Shit talde bergararra izango da. Kontzertuen ostean, Dj Basaranak eta Dj Pontxek girotuko dute gaua.

Anger bandak Sute Perfektua (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lana argitaratu zuen 2015ean, eta larunbateko kontzertuarekin batera,  disko horren harira egindako bira bukatuko da.

Diskoak hamar kantu gordetzen ditu, tartean, Ruper Ordorikaren doinu bat. Hamar kantuok Karlos Osinaga teknikariak jaso ditu, eta taldeak inoiz grabatu dituen kantu “irekienak” dira. Hori dela eta, grabazioa askotariko erritmoetara zabaltzen da: funk, metal, rap, rock…

Koldo Otemendi musika-kazetariaren aburuz, “berezia da oso Anger taldearen unibertsoa. Mundu oso bat sartzen da diskoak irauten duen 40 minutuetan. Kurt Cobain, Bertin Osborne, Che Guevara, Joxean Artze, Luis Mariano, Sabin Etxea, RocRadikalVaskoa, Pais Vasco Gaztea, Hiroshima, Juarez hiria edo Piccasoren Gernika topa daitezke diskoaren zirrikituetan barna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button