IKUS-ENTZUN

“Laburbira” otsailean eta martxoan, herriz herri

Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, euskarazko film laburrak erakutsiko ditu Euskal herriko hainbat herritan.

Joan den urtean jasotako proposamen guztien artean, 8 film labur aukeratu dira XV. Laburbiran zabaltzeko. “Bat izan ezik, beste guztiak 2017koak dira eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko”.

XV. Laburbiraren proposamenak hauexek dira: Ilunpetan (Koldo Carranza), Night Shift (Izaskun Arandia), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Atxur animazio taldea), Kreba (Oier Fuentes) eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).

Pelikulen gaineko informazioa Topagunearen webgunean eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button