IKUS-ENTZUN

Multimedia eta film laburrak, Aitzol Aramaioren oroimenez

Bilboko FAS zineklubak Multimedia eta Film Laburren I. Zinemaldia ondu du Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971 -2011) zinegilearen oroimenez. Hala, bihar, apirilak 30, hainbat lan proiektatuko dira 19:45ean El Carmen aretoan, tartean, Kirmen Uriberen testuekin egindako Josu Eizagirre zinegilearen Bar puerto lana.

Bar Puerto duela hamabi urte pasatxo gauzatutako proiektua da. Kirmen Uribek eta Josu Eizagirre zinemagileak aurrera eraman zuten irudi berezi batzuen grabazio hau. Auzo zahar bateko etxea bota zuten errepide berria egiteko, inguruko eta etxe horretako historia guztia desagerraraziz. Horrela sortu zen une efimero hori grabatzeko ideia, eta buruturiko lana gero hitzekin eta musikarekin nahastu zen. XX. mendeko jendearekin egin dute garai hartako kronika, eta hala, gerra zibila, itsasoko giroa eta marinelak, gerraosteko urte ilunak, kostaldea eraso zuen Hiesa, emigrazio afrikarra eta bestelako gaiak ukitu dira.Mikel Urdangarinena da musika. Izan ere, musikariak eta zuzendariak parte hartuko dute proiekzioan.

Horretaz gainera, ondoko film labur hauek ere aurkeztuko dira: Txifarra eta 0,39 (Juan Bidegain); Ondar ahoak (Ángel Aldarondo); Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro); Ura! (Mikel Rueda); Con tramontana (Iban del Campo); eta, azkenik, Bucle (Aritz Moreno). Zinegile guztiak emanaldian izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button