BESTELAKOAK

Andra Mari Taldeak “Musika Bizian” jaialdia antolatu du

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak bere 60 urteak ospatzeko Musika Bizian Jaialdia (Estaturik Gabeko Herrien II. Musika Jaialdia) antolatuko du gaur eta bihar,  urriaren 30ean eta 31n Iturrondo plazan, eta kontzertu eta jarduera gehiago azaroaren 7, 14, 21 eta 22an.

Jaialdia gaur berton, urriaren 30ean, 21:30etatik aurrera hasiko da Riobó (Galizia) eta Kepa Junkera + 7 sorginak taldeen kontzertuekin. Larunbatean, urriaren 31n, ordu berean, Stetrice (Bretainia), Brian Finnegan Band (Ipar Irlanda) eta Gozategi (Euskal Herria) arituko dira. Azaroaren 1ean, igandean, Andra Mari musikari taldea euskal doinuekin animatuko du Perretxiko Eguna. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, bi egunetan, kaleko animazioa egongo da Gibelurdinek eta The Peinbreikers taldeekin.

Azoka eta tailerrak ere izango dira egun horietako protagonistak. Urriaren 31n, euskal musika tresna tradizionalen erakusketa egongo da, eta horren gaineko tailerra ere antolatu da instrumentu tradizional desberdinak nola egiten diren ikusi eta ezagutzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button