IKUS-ENTZUN

“La Belle saison” euskarazko azpitituluekin pantailaratuko dute Irunen

Irunen kokatutako Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak zine-emanaldia ondu du bihar, 19:30ean: La Belle saison (Catherine Corsini, 2015, Frantzia eta Belgika). Emanaldia Filmazpit-ek egindako euskarako azpitituluekin izango da.

Filmak lesbianen arteko harremana jorratzen du, Parisen, 1971 urtean, Delphine-k Carole ezagutzerakoan. Delphine baserritarren alaba da, eta hiriburura joko du independentzia ekonomikoa lortzeko, bai eta bere bizitzaren jabe izateko ere. Carolek mutil-laguna du, eta liluratuta eta pozez bizi ditu mugimendu feministaren hastapenak. Delphineri, misteriotsua eta isilari, emakumeak gustatzen zaizkio; Caroleri, berriz, ez zaizkio emakumeak gustatzen, inondik ere. Halere, elkarrekin topo egiterakoan, amodioa sortuko da. Maitasun horren ondorioz, haien bizitzak kolokan jarriko dira, eta errealitate gordinarekin borrokatu beharko dira.

Garai jakin batean gertatutako drama da. Drama horretan, bi aktoreen lana azpimarragarria da. Sentsualitatez betetako filma ere bada.

Informazio gehiago: kabigorri.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button