LITERATURA

Alvaro Rabelliren “Ustezko fikzioak” liburua kalean

Ustezko fikzioak izenburu dauka Zeanuriko Alvaro Rabelli idazlearen azken errelato bildumak. Bertan berrogeita hemeretzi kontakizun labur jaso ditu. Rabelliren lana autoekoizpena bada ere, Arratiako Zertu kultur elkartearen laguntza izan du argitaratzeko.

Testuok bestelako argitalpenetan agertu izan dira azken urteotan (Pergola, Idatz & Mintz, Begitu, Rumble, Berria) eta orain antologia moduan aurkeztu  nahi izan du. Liburu honetan ere Getxoko Jose Carlos Torre komiki-egile eta ilustratzaileak parte hartu du. Bereak dira hainbat ipuin apaintzen dituzten collage irudiak.

Idazleak berak kontatu digu zer-nolako lana  topatuko duen irakurleak: “Irakurleak iturri askotako testuak topatuko ditu bilduman: tradiziozko ipuinen oihartzuna dakarten errelatoak, lagunei lotsa barik ostutako biografiak, albiste fikzionatuak, komiki gidoiak, elkarrizketak, beste egile batzuen ipuinen moldapen eta laburpenak. Hego Amerika eta Ekialde urruneko literaturaren lorratza nabarmena da testuotan. Irakurleak arreta handia ipini beharko die liburuak eskaintzen dituen eszena laburren detaile txikiei, istorioaren tolesdurari, amaierei, berba eta esaldi errepikatuei, paradoxei; horiexek direlako liburuan landu ditudan errelato labur hauen ezaugarri nagusiak.  Batzuetan, idazkera axolagabea dario liburuari, hiztegikoak ez diren epitetoak erabili ditut, prosaiko samarra, baina beti adierazkorra. Besteetan, berriz, olerkigintzari ere lapurtutako lerrokadak topatuko ditu irakurleak. Ez dago gai bakarra. Esan dezakegu testuok ironia, kritika eta batzuetan egunerokotasunak dakartzan gorabehera eta paradoxetan oinarritzen direla.”

Liburua dagoeneko Zeanuriko kultur etxean eta Gasteizko Zuloa liburu-dendan aurkeztu da. Martxoaren 6an Bilboko Anti liburu-dendan aurreikusita dago beste aurkezpen bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu