EZLEKUBAT

Alvaro Gil: “Ez dakit zer esan nahi duen mugak izateak”

Duela aste batzuk Bosteko 2013 arte garaikidearen erakusketaren hamaseigarren edizioa aurkeztu zen. Aurtengo edizioan, lau artista aukeratu dira euren lanak bost herritan erakusteko, eta Juana García Pozuelo eta Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) artistekin batera Alvaro Gil aurkitu dugu.

Berarekin izan gara ekimen honi buruz, bere artelanei buruz eta bide batez, beste kontu askori buruz mintzatzeko.

Bosteko 2013 arte garaikidearen erakusketaren barruan daude zure lanak. Zertan dira lan horiek?

Erakusketa honetako obrak lan ildo ezberdinei dagozkie. Alde batetik, sándwiches materiales direlakoak daude, eta bestetik, geometria asistida por ordenador, Ikeak dituen kustomizazio-prozedurekin bat eginez, eta azkenik, beste eskultura bat, explosionado. Guztietan estrukturala eta dekoraziozkoa denarekin jolasten dut, eta kontzeptu horiek nola nahasten diren korformidade exkaxarekin.

Ekimenaren aurkezpenean aipatu zen errealitatearen fikzioa lemapean abitu dituzuela lanok. Zein parametrotan gauzatu ahal duzu fikzio hori?

Fikzioa, artifizioen bidez erreala den zerbaiten simulakro gisan. Imaginario pertsonala mundu materialera eta errealera eramaten duten prozesuak maite ditut, hala nola, custom edo tuning-a.

Zer suposatzen du, zu bezalako artista gazte batentzat erakusketa itinerante honen barruan egoteak.

Zure lana errealitate bilakatzeko, argia emateko, aukera ezin hobea da. Horrela, erakusketako muntatzaile, garraiari eta erakusketa zalantzako aurpegierarekin ikusten ari den pertsonarekin hasiko da harremanetan.

Nonbait irakurri dugu artea sukarraldi batean bizi zarela edo, hots, bulkada sentitzen duzunean ezin geldirik egon harik eta buruan zeneukana lortzen duzun arte.

Puta ideiarik ez daukat zer den, baina dena eman eta dena kendu egiten didala, eta oso engantxatuta naukala badakit. Zale amorratua naiz eta proiektuak biharkorik ez balego bezala hartzea gustatzen zait. Delirioa baino gehiago jolas parke bat da argi, soinu eta mugimenduz beterik. Sormen leherketa, nire kasuan, hunkigarria bezain dezepzionagarria da. Amesten dudan pieza hori begien aurrean dudanean intentsitate emozional hori galtzen du eta gorrotatzen hasten naiz, eta berriz hasten naiz zerbait berri egiteari ekin behar diodala pentsatzen, beste txoritxo bat.

Kustomizazioaren zale amorratua zara. Nondik etorri zaizu ideia hau?

Kustomizazioa maite dut, batik bat yankia. Custom horren gainean egiten ari naiz nire doktorego tesia eta nire ametsa da artearen mundua uztea eta autoen pertsonalizazioan lan egiten duten artista handi horiekin lan egitea custom tailer batean.

Gaur egungo zuen lan-ildoak, koloretan, gain-azal distiratsuetan, silikona argietan,…oinarritzen dira. Beti izan da horrela?

Bai, horretan nahiko mika txoria naiz, oso pertsona bisuala, muturrekoa, eta batzuetan pentsatzen dut koloreak nire antidepresiboak direla.

Hainbat bekaren jabe izan zara, eta era berean hainbat azokatan eta galeriatan izan dira zure lanak. Zein ondorio ateratzen duzu horretatik guztietatik?

Artearen munduaren aldeak ezagutzen dituzu pixkanaka, dena oso erlatiboa da, espazioa horretan mugitzeko mila modu daude, zortea eta lan egiten duzun pertsonak eta harremanak funtsezkoak dira. Proiektuak gehituz doaz, beste gauza batzuk kenduz zoaz, momentu batzuetan gauza batek beste batera zaramatza eta azkenean dena biderkatzen da, beste batzuetan ahalegina eta lorpenak zatitu egin behar dituzu…
Argi daukadana da lan eta zintzotasunik gabe, nire kasuan bederen, oso zaila dela proiektuak aurrera ateratzea. Dena eman behar dela ikasi dut, eta dena galtzea ez dela garrantzizkoena.

Zure lanaren garapena norantz doa? Zein mugak dituzu?

Pieza berriak DIY (Do it yourself) prozeduretara jotzen ari dira. Lo egiten dudan bitartean piezak egingo dituen makina bat asmatu nahi dut. Denborarik ez dudala konturatu naiz, ez eta buruan dudan guztia ekoizteko lagunduko didaten laguntzaileak ordaintzeko beste diru ere, baina ekoizpen hori egiteko makina bat asmatzen badut, atsedena hartzen edota nire neskarekin egongo naiz lasai. Beste aldetik, ez dakit zer esan nahi duen mugak izateak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button