IKUS-ENTZUN

Animazio lanekin beteko da Deba datorren astean

Hilaren 26tik 30era Animadeba Debako IV. Animazio zinemaldia egingo dute. Proiekzio guztiak Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan egingo dira, eta animaziozko film luze eta labur piloa ikusi ahalko da.

Fernando Trueba eta Javier Mariscal espainiarrek zuzenduriko Chico & Rita film luzearekin hasiko da animazioko zinemaldia hilaren 26an, astelehena, 19:00etan. Filma 40ko hamarkadako Kuban gertatzen da eta jazz musikaz josita dago.

Biharamunean, hilak 27 asteartea, Sevillako Banpiroa proiektatuko dute,17:00etan. Antonio Zubera espainiarrak egin du filma eta Frankfurt, Sevilla eta New York hirietatik igarotzen den abenturazko film bizia da. 19:00etan berriz, nontzeberri.com webguneak urtero antolatu ohi duen Nontzefilmak film laburren jaialdia izango da protagonista. Izan ere, aurtengo edizioan animazio atalaren azken fasean lehiatu ziren animazioko lan onenak ikusi ahalko dira. Azkenik, 22:00etan, Tim Burton zuzendari ezagunak 2005. urtean estreinatu zuen Corpse Bride izeneko film bikaina proiektatuko dute.

Abenduaren 28an, asteazkena, animazioari buruzko hitzaldi interaktiboa egingo dute Gaztelekuan, 17:00etan.

Abenduaren 29an, halaber, beste bi film luze izango dira ikusgai: Cristobal Colon (2006, Euskal Herri, Iñigo Berasategi eta Aitor Arregi), 17:00etan, eta Number 9 (2009, AEB, Shane Acker), 19:00etan.

Azken egunean, hilak 30, ekitaldi bereziak izango dira. Hala, 18:30etatik aurrera Gortina Lehiaketa, Animadeba tailerra, eta III. Per LA Pauj animazio lehiaketa izango dira.

Xehetasun gehiago Debako Udalaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button