BERTSOTAN

Algortako Bertsolari Eskolaren 35. urteurrena

Urtero bezala, Algortako Bertsolari Eskolak bertso saio ugari antolatu ditu udarako. Aurten gainera, 35. urteurrena izanik saio bereziak izango dira guztiak. Ostiralean izango da lehena, Balkoitik balkoira Andoni Egaña eta Fredi Paiarekin

Algortako Bertsolari Eskolak 35 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko urte osoan zehar ari dira ekitaldiak antolatzen, eta uda sasoia bertsoz beterik egongo da.
Ostiral honetan udako bertso eskaintza paregabeari hasiera emango diote, eta horretarako Algortako Portu Zaharrean Balkoitik balkoira bertso saioa antolatu dute Andoni Egaña eta Fredi Paia bikotearekin.

Uztailaren 8an izango da aurtengo Jaialdi Mundiala, iluntzeko 21:00etan, Algortako Bihotz Alai plazan. Zortzi bertsolari elkartuko dira: Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Jone Uria, Fredi Paia eta Xabi Paya.
Uztailaren 31n, San Inazio egunez, Bertso Maratoia izango da Andoni Egaña eta Jone Uriarekin. Gainera, abuztuaren 1ean aukera izango da Bizkaiko lau txapeldun handi elkarrekin entzuteko: Fredi Paia, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jon Enbeita.

Hau eta beste asko, ALBEren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button