ARTEA

“Aldarismoak”, Maria Rios artistaren erakusketa, Donostiako Kutxa Kultur aretoan

Maria Rios artista donostiarrak bere azken proiektua jarri du ikusgai Donostiako Kutxa Kulturren. Erakusketa hau Kutxa Kultur Plazan programaren eta Artistaren txokoa gunearekin elkarlanean programatutakoa da, sortze-jarduerek eta sortze-prozesuek ikusleekin harremanak izatea sustatu asmoz.

Hala, irailaren 28ra bitartean, Aldarismoak izenburuaz bataiatu duen proiektua jarri du Riosek ikusgai. Bertan, zenbait aldare-eskultura biltzen ditu, eguneroko bizitzako hainbat objektu konbinatu eta harmonizatzen dituelarik. Erlijioa eta kultura lotzen ditu obran,  “baina doktrinatzeko inolako asmorik gabe”, artistaren esanetan.

Hala,  Aldarismoak hitza, artistak berak asmatu duen hitza da eta bere esanahiari dagokionez, “aldare: alderdi formaletik deitua; kultu eta deboziorako den oinarri edo tontor baten gainean jartzen delako objektuen multzoa; eta ismoa: korronte edo mugimendu edo joera sozio-kultural berri bat, batez ere igarokorra izendatzeko erabili dudan hitza da”, argitu du artistak.

Riosen proiektuan hala ere, artista gonbidatuek ere parte hartu dute, eta elkarlan horrek proiektuari esanahia gehitzen diola aitortu du.

Informazio gehiago, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu