IKUS-ENTZUN

Gasteizko “Cortada” film laburren lehiaketaren oinarriak

Cortada film laburren lehiaketa Arabako Campusean (UPV/EHU) egingo da aurtengo azaroaren 14tik 18ra bitartean. Aurtengoa XV. edizioa izango da. Izena emateko azken eguna 2011ko urriaren 17a da.

Estatuan jaio edo bizi diren film laburren egileek parte hartu ahal izango dute. 35 mm-ko pelikulak (zinea) edo bideo digitalak aurkeztu ahal izango dira, mutuak edo soinudunak, eta 2010eko irailaren 1a baino geroago sortuak.

Filmak gehienez ere 25 minutukoak izan behar dira. Nahi beste film labur aurkeztu ahal izango du egile bakoitzak. Lehiaketak Atal Ofiziala izango du eta saridunak Epaimahai Ofizialak eta ikusleek aukeratuko dituzte.

Lehiaketak Hemengoak atala ere izango du, Arabako film laburrentzako berariazkoa. Atalaren helburua da lurraldehorretako lanak sustatzea. Aparteko saria izango du, ikusleek emandakoa, hain zuzen ere.

Izena emateko Movibeta webgunearen bidez eman beharko da, eta bertatik igo beharko da filma eta inskribatzeko beharrezko diren argazkiak.

Atal Ofizialeko lehenengo saria 2.000 euro eskuratuko ditu; bigarrenak 1.200 euro, eta hirugarrenak . 500 euro. Gainontzeko sariak eta lehiaketarekin loturiko bestelako informazioak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button