MUSIKA

“Aitzealdenk!” jaialdiak zortzi talde bilduko ditu asteburuan

Aitzealdenk! Zuzenean jaialdia egingo dute estreinakoz asteburu honetan Azpeitian. Bertan, Euskal Herriko eta atzerriko zortzi taldek joko dute. Mondocane, Capsula eta Antilles, Willis Drummond, Inoren ero ni eta We are Standard, Santiago Latorre eta Rauelsson

Kontzertuak hiru egunetan izango dira, apirilaren 27an, 28an eta 29an. Lehenengo egunean Mondocane (herriko taldea), Capsula eta Antilles taldeek joko dute. Capsula aski ezagunak dira, Mondacane, berriz, Azpeitiko taldea da, eta Antilles lantzean behin batzen den Frantziako taldea da, eta The Berg Sans Nipple eta Sister Iodine bandetako kideek osatzen dute.

Bigarren egunean, Euskal Herriko hiru talde interesgarri izango dira Sanagustin Kulturguneko agertokian: Inore Ero Ni gipuzkoarrak, Willis Drummond lapurtarrak eta We Are Standard bizkaitarrak. Lehenengo biak Bidehuts kolektiboaren kideak dira eta post-hardcorearen esparruan mugitzen dira, eta bizkaitarrek, aldiz, oinarri elektroniko duen pop-rock dantzagarria jorratzen dute.

Azkenik, apirilaren 29an, Santiago Latorre saxo jotzaile espainiarrak eta Rauelsson talde estatubatuarrak joko dute. Lehenengoak inprobisazioa eta proiekzioak uztartzen ditu. Rauelsson, berriz, Castelló hiriko Raúl Pastor proiektua da eta Low talde estatubatuarraren telonero aritu da oraintsu eta folk eta pop doinuak jotzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button