IKUS-ENTZUN

Zinema basatia, Donostiako Zinemaldian

Iazko Donostiako Zinemaldian, abentura eta kirola ardatz dituen zinemari buruzko Savage Cinema izeneko atala abiatu zuten. estreinakoz; lehenengo edizio horretan, sei film pantailaratu ziren, eta oso harrera ona izan zuten. Hori dela eta, bigarren edizioa egingo dute 2014an; horretarako, filmak aurkezteko epea zabaldu berri dute antolatzaileek.

Hala, Donostiako Zinemaldiaren 62. edizioko Savage Cinema atalean parte hartzeko epea uztailaren 16an itxiko da. Inskripzioa Zinemaldiaren webgunearen bitartez egin beharko da.

Gogoratu, Savage Cinema atalean, kirol, abentura eta naturari buruzko filmak onartuko direla; lanok azken urtean ekoitziak beharko dute izan.

Iazko filmetan snowboard-a, surfa, eskia eta eskalada izan ziren gai nagusiak; film horien harira, hainbat kirolari eta zinegile izan ziren Donostian: Davidf Lama eskalatzailea eta Stephanie Gilmore surflaria, edo Andrew Kidman, David Zieff, Murray Wais, Thomas Dirnhofer eta Dave Mossop zuzendariak, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button