IKUS-ENTZUN

FANT hasi baino lehen, PRE-FANT

Maiatzaren 8tik 15era, Bilbo zine fantastikoaren hiriburu bilakatuko da berriro, FANT-en XXI. edizioa ospatuko baita. Baina ohikoa denez, aurreko egunetan PRE-FANT egiten da eta hainbat jarduera programatu dira maiatzaren 2tik 5era.

Diogun bezala, maiatzaren 2an hasi zen ekimen hau FANT Pandilla egitarauarekin, baina egunotan, Giallo zine zikloa ematen ari da. Sekzio horretan zinegilearen film ezagunenetako hiru emango dira: El pájaro de las plumas de cristal (1970), El gato de las nueve colas (1971) eta 4 moscas sobre terciopelo gris. Programatutako hiru filmak BBK Aretoan ikusi ahal izango dira, maiatzaren 3an, 4an eta 5ean, arratsaldeko 20:00etan.

Horrez gain, PRE-FANT-en barruan hiru film estreinatuko dira pantaila handian: The Spiering Brothersen Predestination (Australia, 2014), Ruairi Robinsonen The Last Days on Mars (UK, 2013), eta Greg Mcleanen Wolf Creek 2 (Australia, 2014). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button