IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” ekimenaren azken geltokiak

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren Mendi Tour ekimenak bi geltoki izango ditu aste honetan: gaur, hilak 16 Basaurin, eta 20an, Sopelan. Azaroan ere, Portugalete, Errenteria eta Elgoibar bisitatu ditu.

2021eko Mendi Tourraren azken geltokiak azaroan ezarri dira. Pandemiak pandemia, badaezpadako lurralde mugek lehendabizi eta aforo mugek ondoren, ez dute baldintzatu aurtengo Mendi Tourraren bidea.

Betiko legez, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenen mostra ibiltariak makina bat tokitan izan du geldiunea eta urtarrilean hasita 31 herri bisitatu ditu. Halarik ere, Tourraren hitzorduak amaitu egingo dira, izan ere, laster batean, abenduaren 3tik 12ra, zinemaldiaren ekitaldi berriaren ateak zabalduko dira.

Gaur, Basauriko Social Antzokian ikusiko diren filmak honakoak dituzue:  Hillary-Ocean To Sky Mendi Film Festival 2020en Sari Nagusia irabazi zuen pelikula. Bertan Edmund Hillaryren azken espedizio handia kontatzen da. Bigarren lana The Wurl da, mendiko eskia Wasacht Ultimate Race Iparrameriketako gailurreria ikusgarrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button