IKUS-ENTZUN

Ekialdeko Alemaniako zinea, Iruñean

Alemaniako Errepublika Demokratikoko (AED) zine-produkzioaren gaineko zikloa ondu du Nafarroako filmotekak, urrian, Deutsche Kinemathek – Museum für Film und Fernsehen museoarekin lankidetzan.

Lau film pantailaratuko dira, lehena ostiralean, urriak 3: Die Mörder sind unter uns (Wolfgang Staudte, 1946). Bigarren Mundu Gerraren ostean AEDn egindako estreinako filma da; administrazio militar sobietarraren laguntzarekin egin zen, eta gerraondoko Berlin suntsituan dago kokatuta.
Mertens zirujaua zurrutean osatzen ditu gerrak eragindako zauriak. Susanne Wallner gaztea ezagutuko du, eta horrek bizitzeko gogoa transmitituko dio doktoreari. Orduan, eta kasualitatez, gerran izandako kapitain bat ezagutuko dute, eta orduan ohartuko dira “hiltzaileak gure artean daudela”.

Hauexek dira beste hiru filmak, guztiak DEFA estudio estatalek ekoiztuak: urriaren 10ean, Spur der Steine; 15ean, Bis dass der Tod euch scheidet; eta, azkenik, 24an, Solo Sunny.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button