LITERATURA

“Paperezko kontzertuak”, Zarautzen

Zarauzko Garoa liburu-dendak zuzeneko musika eta literatura uztartzen dituen ekimen interesgarria ondu du: Paperezko kontzertuak.

Saltokiaren webgunean jasotzen denez, “hiru hilabeteka aurkezten den formatu bat da, eta hiruhileko bakoitzeko sarrerak 30 euro balioko du. Sarrera erosten duten pribilegiatuek hiru kontzertu horietara joan, eta artistarekin aurrez aurre egoteko eskubidea izango dute”.

Hala, igandean, azaroak 17, Anari azkoitiarrak liburu bati buruzko sei kantu inguru joko ditu, 11:30ean. Emanaldia Jon Eskisabel kazetariak zuzenduko du; “lagunartean, eta ingurune intimo batean, musikaz gordin gozatu, eta solasean aritzeko aperitifa”.

Liburu-dendako kideek beste bi hitzordu ondu dituzte: Daughn Gibson (abenduko lehen asteburuan) eta Bide Ertzean 2014ko urtarrilaren 12an. Eskisabelek gidatuko ditu biak ala biak.

Ekimen zoragarria, Garoa liburu-dendarena!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button