MUSIKA

Soul eta funk bete gauak, Donostian eta Bilbon

Madrileko The Sweet Vandals eta Bilboko Cherry Boppers taldeek soul eta funk erritmo beroekin beteko dituzte Donostiako Le Bukowski aretoa eta Bilboko Kafe Antzokia, otsailaren 7an eta 8an, hurrenez hurren, Soulful Funk Night lelopean.

Hori gutxi balitz, bai Donostian, bai Bilbon, disko-jartzaileak ere izango dira: Bukowskin Makala, eta Bilbon, berriz, Boppers DJ.

Cherry Boppers bilbotarrek 2011n argitaratutako Shakin’ The Hood diskoaren inguruan ardaztuko dute euren emanaldia; disko horretan, soul, rock-and-roll eta psikodelia estiloak uztartu dituzte, eta kritika izugarri onak jaso zituen plazaratu zen urtean.

Bestalde, The Sweet Vandals banda madrildarra Europako taldea prestigiotsuenetarikoa da; izan ere, hainbat bira egin dituzte Europan barrena: Frantzia, Alemania… espainiarrek After All izenburuko lana aurkeztuko dute: funk erritmo biziak eta Atlantic eta Hi Records soul diskoetxe mitikoetatik hartutako melodia goxoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button