IKUS-ENTZUN

Aurtengo Mendi Tour ekimenaren azken geltokiak

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintzarik onena zabaltzen duen Mendi Tour ekimenak udazkenerako saioak atondu ditu. Horien ostean BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren edizio berri bat etorriko da.

Bihar, hilak 21, hasiko da udazkeneko bira Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean. Beterri-Buruntzako eskualdeko herrian 6. edizioa du Mendi Tourrak, eta bertako Udalarekin eta Zanpatuz Mendi Taldearekin eskutik antolatzen da.

Horren ondoren makina bat zita izango dira zalearen gozagarri. Udazkenean 17 geltoki izango ditu Mendi Tour zirkuituak, tartean, Getaria, Sopela, Markina-Xemein, Elgoibar, Basauri eta Errenteria. Eskaintza Espainia osora zabaltzen da Euskal Herritik abiatuta, eta hango hirietan ere izango da ekimena. Adibidez, azaroaren 18ra arte luzatuko da, Kantabriako Europako Haitzen pean, Liébana-Potesen izango baita azken saioa.
Gero, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren edizio berri bat etorriko da, eta bertan aurkeztuko eta estreinatuko diren pelikulekin osatuko da Mendi Tour denboraldi berriaren katalogoa.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldia 2023ko abenduaren 8tik 17ra egingo da 16. edizioa betez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button