LITERATURA

XXII. Edebé Haur eta Gazte Literatura Saria

350 lan lehiatuko dira aurtengo sariketan, eta gaur bertan jakinaraziko da ebazpena.  Aurkeztutako lanetatik, 154 haur-literaturakoak dira, eta 196 gazte-literaturakoak: 305 gaztelaniaz, 25 katalanez, 13 galegoz eta 7 euskaraz. Horixe da, agian, sariketaren ezaugarri berezia: lau hizkuntzek aukera bera dute lehiaketan. Aurreko 21 deialdietan gaztelaniazko 25 liburu, katalanezko 12 eta galegozko 4 saritu dira.

Hogeita bat deialdiren ondoren, Edebé Sariak ospea, sendotasuna eta irakurle kopuru handia lortu ditu. Izan ere, sari hau erreferente bihurtu da egileen artean, bai lanen kalitateagatik, bai aurreko urteetan saria irabazi duten idazleen ospeagatik. Alde horretatik esan behar da, 2012ko Edebé saria lortu zuenak, Cesar Mallorquíren La isla de Bowen nobelak, Literatura Sari Nazionala irabazi duela 2013an.

XXII. Edebé Sariak guztira 55.000 € banatuko ditu: 30.000 € gazte literaturako lanari; eta 25.000 €, haur-literaturako lanari.

Aurreko edizioetan irabazi duten idazle asko gaur egungo izen handidunak dira: Carlos Ruiz Zafón, Gabriel Janer Manila, Jordi Sierra i Fabra, Andreu Martín, Juan Madrid, Agustín Fernández Paz, Elia Barceló, Pasqual Alapont …

Iazko irabazleak izan ziren David Cirici eta Pilar Molina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button