BESTELAKOAK

Komikiak aztertzeko gida bat

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle Jose Antonio Morlesín How to Study Comics & Graphic Novels: A Graphic Introduction to Comics Studies lanaren egilea da, Exetereko Unibertsitateko irakasle Enrique del Rey Cabero eta Canterbury Christ Church Universityko Michael Goodrumekin batera.

Literatura eta Identitatea Ikerketa Taldeko kidea izanik, egileak uste du komikigintzak baduela protagonismoa taldeak egiten dituen jardueretan. Hala azaltzen du: “Taldearen ikerlanaren ardatza euskal literatura da. Irudiarekin sortzen diren loturei dagokienez, aipatzekoa da kide batzuek Literaturari eta Arteari buruzko azterlanak egiten dituztela. Horrez gain, haur eta gazte literaturari buruzko ikerketek ere badute lekua eta esparru horrek irudia eta testua uztartzen dituzten lan ilustratu ugari biltzen ditu. Bestetik, komiki formatuan egindako lanak ere aztertzen ditugu. Adibidez, 2017an Egungo euskal komikiaren historia argitaratu zen, Euskal Literatura Saila bildumaren barruan, ikertaldeko zuzendari Jon Kortazar buru zela. Gaur egun, taldea Enriquek, Michaelek eta nik egindako gidaren euskarazko edizioa koordinatzen ari da. Aurten formatu digitalean eta paperean argitaratzea espero dugu. Hala, Euskal Herriko Unibertsitatean eta euskaraz jarduten den beste hezkuntza eremu batzuetan erabiltzeko aukera izateak, gure ustez, hizkuntza honetan egiten diren komikiari buruzko oraingo eta etorkizuneko azterlanak bultzatzen lagunduko du”.

Elkarrizketa interesgarri honetan, analisirako ildoak ematen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button