IKUS-ENTZUN

“Un otoño sin Berlín” aire libreko emanaldia, Bilbon

Kultura Kalez Kale udal programaren barruan, bihar, ekainaren 24an, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlín filma emango da Olabeagako Udaltegian, gaueko 22:00etan. FAS Zine Klubaren laguntzaren bidez ondu da saioa, non Irene Escolar eta Naiara Carmona antzezleen presentzia izango den.

Un otoño sin Berlín Lara Izagirre (Zornotza, 1985) zuzendariaren lehenengo film luzea da. Bertako protagonista nagusia Irene Escolar da, lan horri esker Emakume Antzezle hasi berriaren Goya Saria lortu zuena.

Lanak honakoa kontatzen du: “June, itxuraz ahula izan arren benetan ausarta eta biziraupenerako sen handiko neska da. Odolberoa eta ameslaria da, baina oso iragan mingarria darama gainean. Diego, mundutik isolatuta bizi den idazle gazte ez oso gizartekoia eta oso sentsiblea da. Aukera hobeak bilatzeko asmoz bere lurra utzi ostean, June jaioterrira itzuliko da, eta Diego ikusiko du berriro. Biek, elkarrekin egingo diete aurre desilusioari eta itxaropen faltari. Aldi berean, bien arteko aspaldiko maitasun istorioa ere berpiztu egingo da”.

Izagirre Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen UPV/EHUn, eta ondoren New York Film Academyn, Kubako EICTVn eta Kataluniako Zine eta Ikus-Entzunezko Goi Eskolan jarraitu zuen ikasten. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button