LITERATURA

Xerezaderen Artxiboa literatur podcasta

Urtebete eta erdi joan da Xerezaderen Artxiboa literatur podcasta sortu zenetik. Podcasta zer den? Ba, entzuteko blog baten antzekoa: hilean bitan, literatur testuen audio bat jartzen dute bertako kideek Interneten mundu guztiaren esku (narrazioak, olerkiak, hitzaldi gogoangarriak…), denak ere euskaraz, on line entzuteko edo mp3ra, Ipodera edo telefonora jaitsi eta nahi duzunean entzuteko.

Ibilbide oparo hori behar den moduan ospatzeko, lagunekin eta gonbidatu berezi batzuekin jaia egitea pentsatu dute gaur. Ospakizun horretan zuzenean irakurriko dituzte literatur testu batzuk eta gero astia izango dute elkarrekin egoteko.

Beraz, Xerezaderen Artxiboaren jaia azaroaren 23an izango da, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko Hika Ateneoan (Ibeni kaia 1, San Antongo zubiaren ondoan). Sarrera doakoa da. Bertan, Goizalde Landabao, Luistxo Fernandez, Iñigo Roque, Iban Zaldua eta Xerezaderen artxibo-zainak bilduko dira. Sarrera doakoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button