ESZENA

“Muñatones: Gogoan” antzezlana MusEkintza Jaialdiaren barruan

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako MusEkintza Jaialdiak antzerki-emanaldi bat eskainiko du larunbatean, maiatzak 28, 12:30ean. Muñatones gazteluan antzezteko propio sortutako ikuskizuna da. Hortzmuga Teatro konpainia ospetsuaren eskutik MusEkintzak antolatu dituen tailerretan parte hartu duten hogei bat lagunek jardungo dute Zai Zoi Bele Batukada Feminista taldearekin, Intzarri herriko dantza taldearekin eta Muskizko txikiteroen taldearekin batera.

“Muñatones: Gogoan bidaia hunkigarria da, sentsazioz, paisaiaz, sentimenduez, aurkikuntzez, galerez, oroitzapenez eta oroimenez betea, ibilbide honen anfitrioiak diren Memoria andreak eta Historiko jaunak gidatuko dutena”.

Bizkaiko Museoetako arte eszenikoen jaialdiak ikuskizunak eskaintzen ditu hileko azken larunbatetan, baita ekainaren 11n eta 24an ere, foru museoetan: Balmasedako Encartada Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza urtean zehar egin den lekuetariko batzuk.
MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button