IKUS-ENTZUN

Gaur amaituko da aurtengo FANT jaialdia

FANT gaur amaituko da, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan, Ryan Spindell zuzendari iparramerikarraren The Mortuary Collection proiekzioarekin. Sitgesko zinemaldian eman ondoren, Bilbon estreinatuko da. Beste aldetik,  Rob Savage errealizadorearen Host film luzeak Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Luzerik Onenari saria jaso du, hala erabaki dute  Paul Urkijo Alijo zuzendariak, Benja de la Rosa, zuzendari eta aktoreak, eta Mafalda Gonzalez Alegre Atresmediako kazetariak osaturiko epaimahaiak.

Film laburren atalean, N’cee Van Heerderen O.I’(CAN, 2018) fikziozko lanari Film Laburra Onenari Saria eman dio epaimahaiak. Euskal Film Labur Onenaren Sariari dagokionez, epaimahaiak Imanol Ortizen Moda fikziozko lana saritu du. Bestalde, FANT-Bilboko Fantastiko Zinemaldiaren aurtengo edizioko publikoak Sail Ofizialeko Film Luze Onenari Saria Miguel Llansok zuzenduriko Jesus Shows You The Way To The Highway filmari eman dio. Publikoaren Film Labur Onenari Saria Suso Imbernonen eta Juanjo Moscardó Riusen Maldita lanarentzat izan da.

Euskal Gidoigileen Elkarteak Sail Ofizialeko Film Luze Onenari Saria Joost van Hezik-ek zuzendutako Boy Meets Gun lanari eman dio.

Banaturiko beste sari guztien gaineko informazioa FANTek dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button