IKUS-ENTZUN

“F for Fake” filma proiektatuko dute BilbaoArten

Orson Welles zinegile klasikoak 1973. urtean estreinaturiko F for Fake dokumentala proiektatuko dute gaur BilbaoArten.

Wellesek zuzenduriko filma iruzurrari eta faltsifikazioei buruzko dokumentala da. Elmyr de Hory faltsutzailearen eta haren biografo Clifford Irvingen inguruko filma da. Azken horrek Howard Hughes zine ekoizle eta handikiaren biografia ere idatzi zuen. Gero, filmean Hughesek bere azalean bizi izan zuen itxialdi boluntarioa eta Wellesen beraren ibilbide zinematografikoa ere aztertzen dira.

Filma ariketa metazinematografikoa da, dokumentala, fikzioa eta bi horien itxurak uztartzen dituen lana.

Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button