IKUS-ENTZUN

Donostia eta Errenterian dokumentalak proiektatuko dira

Sortzaile, ekoizle eta banatzaileen topaketa da LUPA 2010 IV. Dokumentalen mostra. Lanok Donostiako Guardetxean (Urgull mendia) eta Errenteriako  Mikelazulo Kultur Elkartean (Beheko kalea 4) proiektatuko dituzte apirilaren 21etik 24ra.

Ekimen honen bitartez, publikoari zuzendutako dokumentalen proiekzioak, dokumental munduko profesionalak eta  honen gaineko iritziak batu nahi dituzte antolatzaileek. Jardunaldiotan dokumental egile euskaldunez gain, Estatu osoko zein mundu mailako sortzaileek  parte hartuko dute.

Orotara dozena bat lan proiektatuko dira, tartean, Ander Elorzak zuzenduriko Estralurtar Lurraldea (2010) eta Ion De Sosak filmaturiko True Love (2010).

Mostraren egitarau oso hemen jasotzen da.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button