KULTURARTEKOTASUNA

Zurrumurruen kontrako aldarria

Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, zurrumurruen eta buloen aurkako prestakuntza eskaintzen jarraituko du, arrazakeria, xenofobia eta atzerritar jatorriko pertsonen estigmatizazioa prebenitzeko.

Prestakuntza Nafarroako Zurrumurruen Aurkako Sareak (ZASKA) emango die administrazio publikoko langileei eta interesa duten gizarte-erakundeei.

Sare sozialen bidez zabaltzen diren zurrumurruen kontrako plataformak, zurrumurruak desagerrarazi nahi ditu. Migratzaileen inguruan zabaltzen diren zurrumurruen aurka egitea hartu dute helburu, zurrumurru horien atzean dauden estereotipoak eta aurreiritziak agerian uzteko asmoz. Duela bi urte osatu zuten sarea, eta orain arte barne lana egiten aritu dira kideak, formakuntza jasotzen eta trebatzen alegia. Herritarren artean gogoeta piztu nahi dute. “Pentsaraztea da kontua, zurrumurrua sare sozialetan zabalduko duen botoia sakatu baino lehen”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button