ESZENA

Dantza tailerrak AIKO Taldearen eskutik

AIKO Taldeak dantza tailer bat emango du asteburu honetan Areatzan, eta hobekuntza ikastaro bat uztaileko lehenengo astean EHUko Leioako campusean.

Areatzan bi eguneko tailerra emango du, eta EHUko Leioako campusean bost jardunaldiko dantzaren hobekuntza eta didaktika ikastaroa. Lehenengoa dantza tailer monografikoa da, Larrain Dantza ezagunaren inguruan zentratutakoa. Emateko, AIKO Taldeak Javier Lana eta Raquel Ugartondo Taller de Danza Popular de Tierra Estella taldeko kideen eta Bizkaiko Gaiteroak taldeko musikarien laguntza du.

Bigarren prestakuntza jarduera luzeagoa izango da, uztailaren 1etik 5era. Hobekuntza ikastaroa,  “AIKO Taldearen metodologia ezagutu edo horretan sakondu gura duten musika edo dantza irakasleei, dantza maisuei, musikariei, dantzariei edo zaleei zuzenduta, batez ere. Euskal dantza tradizionalak irakasteko eta ikasteko modu desberdinaren bitartez ikerketa eta birsozializazioa sustatuz duen esperientzia luzean oinarrituta AIKO Taldeak urteak daramatza bere metodo berezia ikertzen eta transmititzen”.  Bertan, Sabin Bikandi (txistularia eta konposatzailea), Patxi Laborda (dantza maisua), Josu Garate (dantzaria) eta Marijose Lopez Ugarte (piano jotzailea, txistularia eta musika irakaslea) izango dira irakasleak.

Informazio gehiago: AIKO Taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button