MUSIKA

Nigerreko musika elektronikoa entzungo da Bilbon eta Donostian

Niger herrialdeko Mammane Sani folk eta elektronika musikaria Bilboko Kafe Antzokian izango da gaur, 21:00etatik aurrera. Bihar, halaber, Donostiako Kutxa Kultur Klubean izango da, 19:30ean. Sanik organo elektronikoa jotzen du, eta bere proposamenean folka eta abangoardiako elektronika uztartzen dira. Emanaldietan hirukote arituko da.

Musikari ezaguna da Mammane Sani Nigerren. Bere musika nornahik entzun du Afrikako herrialde hartan. Zuzenean, irratian edo telebistan entzun dute organo jotzailea nigertarrek. Musikaria maisua da bere tradizioa proposamen minimalistekin nahasten: sintetizadoreak eta erritmo kutxak. 60 urtetik gorako musikari honen ondare musikala 2013az geroztik zabaldu da AEBetan eta Europan, Portland hiriko Sahel Sounds diskoetxeak berrargitaratutako lanei esker.

1973an plazaratutako La Musique Electronique du Niger diskoaren ondorioz, Mammane Sani Afrikako abangoardiako musikari onen artean kokatu zen. Bere azken diskoan, Taaritt, zientzia fikziozko doinuak bildu ditu. Hala, bere proposamena tradizioan iltzatuta egon arren, etorkizunera begiratzen du etengabe: “ambient transzendentala, Afrikako folka eta Europako new wave-a”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button