BESTELAKOAK

Arteari buruzko “Zilar Astea” egingo da Durangon

Durangon, urtero egin ohi den Zilar Astea kultur ekimen tematikoak, artea izango du hizpide; hala, gaurtik apirilaren 12ra arte, musika, literatura, antzerkia eta argazkia ardatz dituzten hainbat ekitaldi izango dira Durangoko hamaika tokitan.

Bada, aste osoan egongo diren ekitaldien artean batzuk nabarmenduko ditugu; esaterako, apirilaren 8an, Durangaldeko artea aztergai izango duen mahai-ingurua izango da Arte eta historia Museoan; mahai-ingurua Mikel Onandia Garate arte-historialaria  kritikariak eta Miriam Peña arte-didaktikaria eta sortzaileak zuzenduko dute.

Apirilaren 12an, halaber, Zola Fuertesen Egun bat Argazki bat argazki-erakusketa zabalduko da Sapuetxe gaztetxean. Literaturak ere bere lekua izango du zilarrezko zazpi egunotan: apirilaren 12an, Durangoko liburutegian, Iñigo Aranbarri idazleak Abangoardiak euskal literaturan izaneko hitzaldia emango du.

Horrekin batera, ikastaroak ere izango dira: apirilaren 10ean, Arte Ttipi tailerrak; apirilaren 11n, birziklapena eta musika batzen dituen Birziklapenaz doinua

Egitarauari lotuta xehetasun guztiak: berbaro.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button