LITERATURA

Munduko Poesia da Gurea

Koldo Izagirrek eta Gotzon Barandiaranek, Platerunearen laguntzarekin, Munduko Poesia da Gurea izeneko ikastaroa prestatu dute apirilaren 21etik 25era bitartean.

Ikastaroa zertan den jakin ahal izateko, hona hemen antolatzaileen hitz laburrak: “XX. mendetik gaur arte munduko poesiatik zein poeten lanak itzuli ditugun aztertuko dugu, zein eragin izan duen horrek gure poetengan, gure zein poema erkatu ditzakegun munduko gainontzeko poeten lanekin…”

Plateruena Kafe Antzokian bertan, hamar orduko ikastaroa izango da apirilaren 21etik 25era bitartean, 10:00etatik 12:00etara.

Izen ematea helbide: antolaketa@plateruena.net  helbidean egin ahal da. Ikastaroak 10 euroko prezioa izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button